Gizartea -
Ezbeharra
20 hilabeteko haurtxo bat hil da La Bisbal d'Empordan (Girona), kazkabar ekaitz batean zaurituta
Gironako Josep Trueta erietxera eraman zuten berehala, larri zaurituta, baina azkenean, hil egin da astearte gauean. Hainbat lagun zauritu dira, eta txingorrak kalte ugari eragin ditu inguruan.
Agentziak | EITB Media
20 hilabeteko haurtxo bat hil da astearte honetan La Bisbal d 'Emporda herrian (Girona) izandako txingor ekaitzaren ondorioz.
Haurra larri zaurituta eraman zuten Gironako Josep Trueta Ospitalera, eta bertan hil da astearte gauean.
Txio batean, Generalitateko Suhiltzaileek azaldu dute gaur goizaldera arte 39 abisu jaso dituztela La Bisbal d 'Empordan (Girona) eta 2, Forallacen (Girona), kazkabar ekaitzaren ondorioz eraikinetan eta kableatuan izandako kalteengatik.
Hasiera batean, Suhiltzaileek Larrialdietako Sistemako (SEM) langileei ere lagundu zieten zaurituak artatzen.
Ekaitzak kalte ugari eragin ditu teilatuetan, autoen eta establezimenduen kristalak apurtu ditu, eta zuhaitz adarrak erori dira.