Gizartea -
Trafiko istripua
Gizon bat hil da Zumaian, autoan itsasadarrera erorita
79 urteko gidariaren hilotza uretan erdi hondoratuta zegoen ibilgailutik atera dute.
Erredakzioa
79 urte gizonezko bat hil da Zumaian, zirkulazio istripuan, autoan itsasadarrera erori ondoren. Ustez, GI-3760 errepidetik erori da uretara, autoa gidatzen ari zihoala. Ibilgailua erdi hondoratuta aurkitu dute, eta gizonezkoaren hilotza atera dute barrutik.
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, hildakoaren familiako kide batek eman du abisua, gizonaren autoa uretan ikusi ondoren. Zumaiako Oikina auzoan aurkitu dute, industria pabiloien inguruetan.
Renault 5 autoa erdi hondoratuta zegoen, eta ibilgailuaren barruan pertsona bat zegoela egiaztatu dute larrialdi zerbitzuek. Ertzaintzako hainbat agentek eta urpekarik, suhiltzaileek eta Gurutze Gorriko hainbat kidek hartu dute parte erreskatean.
Gizona uretatik atera ondoren, hilda zegoela egiaztatu du medikuak. Geratutako argitzeko ikerketa ireki du Ertzaintzak.