Gizartea -

nafarroa

35 urteko pertsona bat hil da Eratsunen, menditik zebilela

Bertara hurbildu dira Oronozko suhiltzaileak, Erreskate Teknikoko Taldea, Doneztebeko ekipo medikoa eta Foruzaingoko kideak. Suspertze saiakerak gorabehera, ezin izan diote bizia salbatu.

Gertakaria izan den tokia. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak
Gertakaria izan den tokia. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak
Gertakaria izan den tokia. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

35 urteko pertsona bat hil da arratsalde honetan Eratsunen (Nafarroa), menditik ibilaldia egiten ari zela.

Nafarroako Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, suspertze saiakerak gorabehera, ezin izan diote bizia salbatu.

Antza, Eratsungo errepikagailutik hurbil zebilen mendiaz gozatzen, oraindik zehaztu gabeko arrazoiak bitarteko hil denean.

Bertara hurbildu dira Oronozko suhiltzaileak, Erreskate Teknikoko Taldea, Doneztebeko ekipo medikoa eta Foruzaingoko kideak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Nafarroako Foruzaingoa Suhiltzaileak albisteak