Gizartea -

Gipuzkoa

Istripua izandako parapentelari bat erreskatatu dute Azkoitin

39 urteko parapentelariak istripua izan du Izarraitzeko mendikatean. Ertzaintzaren helikoptero batek erreskatatu ostean, Zumarragako ospitalera eraman dute.

Izarraitz mendikatearen irudia, Azkoitin. Argazkia: Josune Ugarte
Izarraitz mendikatearen irudia, Azkoitin. Argazkia: Josune Ugarte
Izarraitz mendikatearen irudia, Azkoitin. Argazkia: Josune Ugarte

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Izarraitzeko mendikatean, Azkoitian (Gipuzkoa), istripua izandako parapentelari bat erreskatatu dute Euskadiko larrialdietako zerbitzuek, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Alerta 12:30ak aldera jaso dute. Suhiltzaileak eta Ertzaintzako Erreskaterako eta Zaintzarako Taldearen helikopteroa mobilizatu dituzte, eta Kakuetako Gurutzearen azpiraino joan dira.

39 urteko parapentelaria helikopteroz eraman dute Zumarragaraino, eta handik, anbulantziaz, udalerri horretako ospitaleraino.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Mendiko istripuak