Gizartea -

BILBO

Karguekin aske geratu da Deustun oinezko bat harrapatu eta hil zuen ibilgailuko gidaria

Gidaria aske dago karguekin, epaiketaren zain. Igande honetan atxilotu zuten ausarkeriaz gidatzea eta zuhurtziagabeko hilketa delitua egotzita.

Agenteak istripuaren tokian. EITB Mediaren bideo batetik lortutako argazkia.
Agenteak istripuaren tokian. EITB Mediaren bideo batetik lortutako argazkia.
Gizon bat hil da ibilgailu batek harrapatuta Deustuko pasealeku berrian

0:37

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Karguekin aske geratu da igande arratsaldean Bilbon 57 urteko gizon bat harrapatu eta hil zuen ibilgailuko gidaria.

Istripua 18:30ak aldera gertatu zen, Olaetako Ballets kalean, Deustun, alabarekin ospitalera zihoan bikote baten autoak oinezkoentzako eremua inbaditu zuenean. Bertan, oinezkoa harrapatu eta horma batekin talka egin zuen.

Ausarkeriaz gidatzeagatik eta zuhurtziagabeko hilketa delituagatik atxilotu zuten gizona.

Orain aske dago karguekin, epaiketaren zain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripu Hilgarriak Bilboko albisteak Zer gertatu da Bizkaian? EAE albisteak Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak Deustu