Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizon bat epaituko dute, Barakaldon bikotekide ohia hiltzea egotzita
Jatorri kubatarreko gazteak ustez neskalagun ohia hil zuen labankadaz Barakaldon eta emakumearen orduko bikotekideari katanaz egin zion eraso. Gertakariak 2010ean jazo ziren.
Erredakzioa
Gizoneko bat epaituko dute gaur Bilbon orain dela bi urte Barakaldon neskalagun ohia hil eta haren mutil laguna hiltzen saiatzea egotzita.
Fiskaltzak 34 urte eta 8 hilabeteko kartzela-zigorra eskatuko du epaiketan 27 urteko gazte kubatarraren kontra.
Gazte horrek lau urteko harremana izan zuen Cristina Estevanezekin. 2010. urteko azaroan harremana amaitu zen eta emakumeak bikotekide ohia Ertzaintzaren aurrean salatu zuen mehatxuengatik. Handik hilabetera, auzipetua bikotekide ohiaren etxera sartu zen eta han egon zen emakumearen eta emakumearen orduko bikotekidearen zain. Bikotea etxera heldu zenean, lehenik gizonezkoari eraso egin zion katana batekin eta laban batekin. Gizonezkoak ihes egitea lortu zuen eta orduan, auzipetuak bikotekide ohia labankadaz hil zuen.
Beste zenbait delitu leporatzen dizkiote akusatuari eta azkenean errudun deklaratzen badute, kartzela-zigorra betetzeaz gain, 97.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio hildakoaren aitari eta beste 48.000, zauritu zuen gizonari.