Gizartea -
Urruntze agindua urratu du
Bikotekide ohiaren etxean lapurtzeagatik atxilotu dute Errenterian
38 urteko gizonezko batek urruntzeko agindua urratu egin du eta bikotekide ohiaren etxean lapurtu du.
Erredakzioa
38 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Errenterian (Gipuzkoa) bikotekide ohiaren etxean lapurtzeagatik eta urruntzeko agindua urratzeagatik.
Herrizaingo sailak adierazi duenez, lapurreta igandean gertatu zen. Ustezko lapurrak hesi bat indarrez ireki zuen eta lehio baten bitartez biktimaren etxebizitzara sartzea lortu zuen. Ustez, ordenagailu bat, bitxiak eta hainbat objektu hartu zituen.
Emakumeak jarritako salaketaren ondorioz, ertzainek ustezko susmagarria kotxe batean aurkitu zuten, eta bertan, lapurtutako objektuak atzeman zituzten.
Bitkimak babes neurriak zituen, horregatik, lapurreta delitua egotzi ez ezik, urruntzeko agindua urratzea ere leporatu diote.