Gizartea -

Bizkaia

Zeberioko baso-sutea kontrolatzeko lanetan jarraitzen dute suhiltzaileek

Itzaltze lanean dihardute Bizkaiko suhiltzaileek.Sugarrak handiak dira, eta kalte pertsonalik egon ez diren arren, baso-brigadetako bat artatu behar izan dute, sutearen itzaltze-lanetan zauritu ondoren.

Zeberion izandako baso-sutearen irudietako bat. Argazkia: EITB MEDIA
Zeberion izandako baso-sutearen irudietako bat. Argazkia: EITB MEDIA
Zeberion piztutako baso-sutea itzaltzeko lanetan diraute suhiltzaileek

00:48

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande arratsalde honetan Zeberion piztutako baso-sute baten itzaltze lanean dihardute Bizkaiko suhiltzaileek, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Sutea Arbildu auzoan piztu da, 15:00ak aldera. Ez da kalte pertsonalik izan, baina sugarrak handiak dira eta basoaren zati handi bat irentsi du.  

Bizkaiko Suhiltzaileek Twitter bidez zabaldu dutenez, baso-brigadetako bat artatu behar izan dute osasun zerbitzuek, sutearen itzaltze lanetan zauritu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Arratia-Nerbioi