Gizartea -

Elkarretaratzea udaletxean

Bost minutuko isilunea Bilbon, Deustuko emakumearen hilketa salatzeko

Iñaki Azkuna Bilboko alkatea biktimaren nebarekin bildu da udaletxe atariko elkarretaratzea amaitu ostean.

Elkarretaratze isila, Bilboko Udaletxe atarian. EITB
Elkarretaratze isila, Bilboko Udaletxe atarian. EITB
Deustuko hilketa gaitzetsi du Bilboko Udaletxeak

00:46

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak elkarretaratze isila egin du eguerdian joan den ostiralean Deustun izandako hilketa salatzeko.

Gizonezko batek 42 urteko emakume bat hil zuen kalean labankadak emanda. Ustezko hiltzailea emakumearen bizilaguna zen, kartzelan dago jada. Auzokoek esan dutenez, gizon gatazkatia zen eta liskar ugari izan ohi zituen bizilagunekin.

Elkarretaratzea 12:00etan izan da udaletxe atarian, Iñaki Azkuna alkatea buru zela atera dira udaletxeko ordezkariak eskaileretara eta bertan bost minutuko isilunea gorde dute Deustuko hilketa salatzeko.

Elkarretaratzea txalo zaparrada batekin amaitu da eta emakume batek "justizia egin dadila" oihukatu du.

Ondoren, Iñaki Azkuna Bilboko alkatea biktimaren nebarekin bildu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea