Gizartea -

Iruñea

6 hilabeteko kartzela zigorra Tuentiko kontu bat manipulatzeagatik

Orain zigortu duten gaztea lagun batek Tuentin zuen kontuan sartu zen, emakume biluzien argazkiak igo zituen eta sartzeko pasahitza aldatu zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko zigor-arloko 2. epaitegiak sei hilabeteko kartzela-zigorra jarri dio gazte bati, baimenik gabe lagun batek Tuentin duen kontuan sartu, haren profila manipulatu eta argazki pornografiko batzuk aireratzeagatik.

Epaiak frogatutzat eman duenez, 2009ko urrian, akusatua (A.G.A.) lagun batek Tuentin zuen kontuan sartu zen, edozein erabiltzailek ikusteko moduan jarri zuen, emakume biluzien argazkiak igo zituen bertara eta sartzeko pasahitza aldatu zuen.

Magistratuaren arabera, ekintza horiekin sekretuak ezagutaraztearen delitua egin zuen (kaltea konpontzeko aringarria kontuan hartu du), eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezartzeaz gain, sei hilabetez egunean sei euro ordaintzeko isuna jarri dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea