Gizartea -

Gasteizen

Jose Maria Knörr hil da, KAS freskagarrien sortzailea

95 urte zituen. Haren aitak As gaseosa fabrika sortu zuen, eta semeak gehitu zion K hizkia, abizenaren omenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Maria Knörr, KAS freskagarrien sortzailea, hil da astelehen honetan Gasteizen, 95 urte zituela. Hileta elizkizuna asteazken honetan egingo dute, Gasteizko Done Petri elizan.

Familia negozioa oinordekotzan jaso zuen Jose Mariak. Haren aitona 1870ean iritsi zen Gasteizera Alemaniatik, eta La Sucursal garagardo fabrika sortu zuen.

Aitak As gaseosa fabrikari ekin zion 1926an, eta, Gerra Zibilaren ondoren, hainbat zailtasuni aurre egin behar izan zieten.

Coca-Cola edari berria Espainiara heldu zenean, lehian jarraitu ahal izateko, zapore berriekin saiatu zen Knörr, eta laranja zukua aukeratu zuen.

1954an edariari izen berria jartzea erabaki zuen, eta As gaseosa markari K hizkia jarri zion, abizenaren omenez. Horrela jaio zen KAS marka ezaguna.

1992an, Pepsik negozioa erosi zuen, eta haren esku daude orain laranja eta limoi zaporeko KAS edariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea