Gizartea -

Gazteriaren Kontseilua

Gazteen erdiak lana du EAEn, baina % 21 galtzeko beldur da

Lehen enplegua lortzeko era ohikoena familiaren edo lagunen bitartez izan ohi da. Langabezian daudenak, batez beste, 9 hilabete daramatzate lan bila.

Gazteriaren Kontseiluak egindako txostena.
Gazteriaren Kontseiluak egindako txostena.
Gazteriaren Kontseiluak egindako txostena.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gazteen erdiak lana du EAEn, baina % 21 urtebetean lana galtzeko beldur da, Gazteriaren Kontseiluak egindako txostenaren arabera.

Antonio Rivera Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak eta Natxo Rodriguez Gazteriaren zuzendariak aurkeztu dituzte datuak, 2011ko azaroaren 25ean 34 urte arteko 1.927 gazteei egindako inkestetatik.

Hamar gaztetatik zortzik eskarmentua dute lanean eta gazteen % 56 ikasketak amaitu aurretik lanean hasi ziren jada.

Ikasketak amaitu eta lehen enplegua eskuratzen, batez beste 7 hilabete igaro ohi dira, eta lanpostu hori lortzeko era ohikoena, senitartekoen edo lagunen bitartez izan ohi da (% 44).

Gazteen erdiak baino gehiagok lan-kontratu mugagabea dute eta soilik % 3k egiten dute lan kontraturik gabe. Azken hauen artean, lautik hiru, emakumeak dira.

Hala ere, lan-kontratu mugagabea dutenen artean, % 21urtebetean lanpostua galtzeko beldur da.

Langileen % 57k bilatutako lana dute, baina lan baldintzak hobetzeko % 42k aldatuko luke lanpostua. Batez besteko soldata garbia 1.116 eurokoa da.

Langabezian daudenen artean, % 73 azken hiru hilabetetan etengabe bilatzen ari dira eta batez beste 9 hilabete doaz bilatze lanetan. Gainera, horietako gehienak uste du sei hilabetetan lana aurkitzeko aukerak oso eskasak direla. Ildo horretan, % 44 atzerrira joateko prest dago eta % 88 beste ogibide batean lan egiteko prest egongo litzateke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea