Gizartea -
Ikastolen hazia erein zuen
Karmele Esnal andereñoa hil da
Lehenengo andereñoetako bat izan zen eta ikastolen sorreran izandako garrantziagatik 1997an Abbadia Saria jaso zuen eta 1998an Ohorezko Euskaltzain izendatu zuten.
Erredakzioa
Karmele Esnal hil da gaur, 79 urterekin. Lehenengo andereñoetako bat izan zen. Ikastolen hazia erein zuen beste hainbatekin batera 60ko hamarkadan, eta, hori dela eta, hainbat sari jaso zituen; Gipuzkoako Foru Aldundiaren Anton Abbadia saria (1999), besteak beste.
Elbira Zipitriaren eskolatik ikasita, Donostiako bere etxean hasi zen lanean andereño gisa.
Andereño Karmele Orion jaio zen 1932an. Egun 79 urte zituen eta 1997a arte, erretiroa hartu zuen arte, Santo Tomas Lizeoko irakaslea izan zen.
Bagera euskaltzaleen elkartea sortzen lagundu zuen, eta mintzalagun programan ere parte hartzen zuen.
Ohorezko euskaltzain eta Euskal Idazleen Elkarteko ohorezko bazkide ere bazen. Ostiralean gaixotu zen eta gaur goizean zendu da.