Gizartea -
arrazakeria
Hernanik eta Hondarribiak oihu arrazistak salatu dituzte gizonezkoen gorengoen mailako partida batean
Bi klubek publikoki salatu dute gertatutakoa, eta argi utzi dute euren instalazioetan ez dutela "horrelako jarrerarik" onartuko.
Agentziak | EITB MEDIA
Hondarribiako eta Hernaniko futbol taldeek elkarrekin salatu dituzte jokalari hondarribiar baten aurka egindako oihu arrazistak. Gertaera iragan asteburuan Hernaniko Zubipe zelaian jazo zen.
Bi klubek publikoki salatu dute gertatutakoa, eta argi utzi dute euren instalazioetan ez dutela "horrelako jarrerarik" onartuko.
"Lanean jarraituko dugu gure instalazioak inguru seguru bat izan daitezen bertan dagoen jende guztiarentzat", adierazi dute bi klubek.
Hondarribiak eskerrak eman dizkio Hernaniko zuzendaritzari, gertatutakoa jakin bezain laster taldearekin harremanetan jartzeagatik, eta bere instalazioetan egindako oihuengatik barkamena eskatzeko.