Gizartea -
Gertakaria
Preso batek ihes egin du Basurtuko ospitaletik
Presoa, Ertzaintzaren zaintzapean, Basurtuko Ospitalera eraman zuten gaitzen bat zuelako. Presoak, ertzainen deskuidu bat aprobetxatu eta alde egitea lortu zuen, baina ordubetera atxilotu zuten.
Erredakzioa
Basauriko kartzelako preso batek ihes egin zuen atzo Basurtuko ospitaletik, baina berehala atxilotu zuten.
Presoa, Ertzaintzaren zaintzapean, Basurtuko Ospitalera eraman zuten gaitzen bat zuelako. Presoak, ertzainen deskuidu bat aprobetxatu eta alde egitea lortu zuen.
Inguruan ibili eta gero, trenbidea gurutzatu zuen eta obra batzuetan ezkutatu zen. Hala ere, ihes egin eta ordubetera, Ertzaintzak atzeman egin zuen.