Gizartea -

Bizkaia

Gazte bat atxilotu dute Lemoan diskoteka sarrera billete faltsuarekin ordaintzeagatik eta drogak eramateagatik

Diskotekan sartzeko billete faltsu batekin ordaindu zuen 22 urteko gazteak eta, agenteek miatu dutenean, "salmentarako prest" zeuden hainbat droga atzeman dizkiote.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 22 urteko gazte bat atxilotu du Lemoan (Bizkaia), diskoteka batean sartzeko billete faltsu batekin ordaintzeagatik, eta agenteek miatu zutenean "salmentarako prest" zeuden droga ugari eramateagatik, Ertzaintzak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Igande honetako 05:00ak pasata, Lemoako diskoteka batek Ertzaintzara deitu du, esanez bezero bat diru faltsuarekin ordainduta sartu dela bertara. Agenteak bertaratu dira, bezeroa identifikatu dute eta, bere gauzen artean, heroina, ketamina, haxix, marihuana, estasia eta metanfetamina atzeman dizkiote, "denak salmentarako prest". Gainera, 425 euro zeramatzan, billetetan, horietako bi faltsuak zirela.

Hori dela eta, ertzainek 22 urteko gaztea atxilotu dute, droga trafikoa eta dirua faltsutzea leporatuta. Polizia-izapideak bukatuta, atxilotua Durangoko guardiako epailearen esku utziko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lemoa