Gizartea -

Sexu-abusuak

Gipuzkoako Auzitegiak behin-behineko espetxealdia ezarri dio Kote Cabezudori haren aurkako auzi nagusian

Iragan ekainean 28 urte eta bi hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zioten, bortxaketa delitua, sexu-abusuak, haur-pornografia eta iruzurra egotzita.

Kote Cabezudoren aurkako epaiketa. Artxiboko argazkia: EFE
Kote Cabezudoren aurkako epaiketa. Artxiboko argazkia: EFE
Kote Cabezudoren aurkako epaiketa. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Auzitegiak behin-behineko espetxealdia ezarri dio Kote Cabezudo argazkilari donostiarrari. Iragan ekainean 28 urte eta bi hilabeteko espetxe-zigorra jarri zioten, bortxaketa, sexu-abusuak, haur-pornografia eta iruzurra delituak egotzita.

Ez da zigor irmoa; izan ere, defentsak zein akusazio partikularrak helegiteak aurkeztu dituzte Auzitegi Gorenaren aurrean. Hain zuzen ere, biktimen ordezkariek iragan ostegunean saio bat egitea eskatu zuten, Cabezudo behin-behineko espetxera bidaltzea eskatzeko, Fiskaltzak egin bezala.

Gutxi barru aske geratzeko aukera du argazkilariak, orain betetzen ari den zigorra bukatuta, edo, are gehiago, aldez aurretik kartzelaldia arintzeko neurriak eskatuz.

Auziko iturriek jakitera eman dutenez, Lurralde Auzitegiak bermerik gabeko behin-behineko kartzelaldia adostu du orain, gehienez hamar urte. Argazkilariak lau espetxealdia bete zuen instrukzio fasean eta haren aurkako epaiketan zehar.

Iturrien arabera, Fiskaltzak eta akusazio partikularrak iragan ostegunean argudiatutakoa kontutan izan du Auzitegiak erabakia hartzeko. Haien iritziz, Cabezudok ihes egiteko "arriskua" dago, ezarritako zigor larria aintzat hartuta, eta ihes egiteko beharrezko "baliabideak" dituelako.

Era berean, biktimen irudiak Interneten berriro argitaratzeko arriskua dagoela erantsi zuten akusazioek, agindu judizialak desobedituz, irudiak ez kentzeagatik haren aurkako prozedurak martxan direla kontutan hartuta.

Auzitegiaren erabaki honekin, nahiz eta Martuteneko espetxean betetzen ari den zigorra agortu, Cabezudok kartzelan jarraituko du gehienez beste sei urte edo, hala badagokio, Gorenak errekurtsoak ebatzi arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Sexu erasoak