Gizartea -
Ebaluazioa
EAEko ikastetxeen % 16k hobetu egin dituzte esperotako emaitzak
Hezkuntza Sailak ikerketa abiatu du, kausak ezagutu eta eredua gainerako zentroetara zabaltzeko.
Erredakzioa
EAEko ikastetxeen % 16k gainditu egin dituzte ikasleen trebatze aurreikuspenak, Isabel Celaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak jakinarazi duenez. Horrenbestez, Hezkuntza Sailak ikerketa abiatu du, zer dela eta gertatu den ezagutzeko.
Celaak agerraldia egin du gaur Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean, ikastetxeen iazko ebaluazioan atzemandako hutsuneak eta akatsak konpontzeko abiatuko dituen neurriak azaltzeko.
Sailburua pozik agertu da emaitzekin, eta zehaztu du txikiagoa dela esperotakoa baino emaitza txarragoak izan dituzten ikastetxeen kopurua, hobeagoa izan izan dituztenena baino.
Horren ildotik, Celaak azaldu du ikastetxeen % 66k esperotako emaitzak izan dituztela, eta % 16k hobeagoak lortu dituztela. % 16 horietatik, % 6k 25 puntutan hobetu dute nota.
Datuak eskuan, Hezkuntza Sailak ikerketa abiatu du, ikastetxe batzuek batez besteko notak gainditzeko kausak ezagutu eta eredua gainerako zentroetara zabaldu ahal itzateko.
Emaitzak hurrengo urteko lehen hiruhilekoan izango dituzte.