Gizartea -

TRAFIKOA

Bi pertsona zauritu dira Gasteizen, A-1 errepidean, auto bat galtzadatik aterata

Ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, autoa errepidetik atera da, eta suhiltzaileek ibilgailuan harrapatuta geratu den gidaria erreskatatu behar izan dute.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona zauritu dira A-1 errepidetik zihoazen ibilgailua galtzadatik irten denean, Gasteizen. Istripua 18:25ean gertatu da A-1 autobian, 361. kilometroan, Madrilerako noranzkoan, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, autoa errepidetik atera da. Istripuaren ondorioz, gidaria larri zauritu da, eta suhiltzaileek ibilgailutik atera behar izan dute. Berarekin zihoan beste pertsonak lesio ez hain larriak izan ditu.

Istripuaren ondorioz, hainbat kilometroko auto ilarak sortu dira errepidean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak