Ume lapurtuak -

Ikerketa

Toxikologia Institutuak baztertu egin du ume lapurreta sei kasutan

Sei jaioberriren identifikazio genetikoak erakutsi egin du salaketa jarri zuten 6 familiaren seme-alabak zirela irekitako hilobietan zeudenak.

Argazkia: EITB
Bebes robado. Argazkia: EITB
Espainian ikertutako 8 kasuetatik 6tan ez da haur lapurretarik izan

01:37

Juan Carlos Etxeberria

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Toxikologia Institutuak bukatu du 1960 eta 1993 bitartean lurperatutako 6 jaioberriren identifikazio antropologiko eta genetikoa. Emaitza, kasu guztietan, eta positiboa izan da, hau da, salaketa jarri zuten 6 familiaren seme-alabak ziren irekitako hilobietan zeudenak.

Sei kasu hauetan, zientzialariek jaioberriaren hezur luze oso bat behintzat erabili ahal izan dute DNA ateratzeko eta gurasoenarekin gurutzatzeko.

Sei familia hauentzat bukatu da amesgaiztoa. Zalantzarik gabe lurperatu zituzten gorpuak beraien seme-alabenak ziren.

Sei kasu hauetan ez da ume lapurretarik egon, baina arazoa beste kasu batzuetan dago, alegia, hezurrik aurkitu ez duten kasuetan. Horietan oihalak, hari kirurgikoa eta zilborresteko matxardak topatu dira, baina hezurrik ez. Euskadin horrelako bi kasu daude: Deriokoa eta Donostiako Losa Okariz familiarena.

Zientzialariek horrelako bi kasuri ekin diete eta objektuetatik DNA ateratzen saiatu dira. Ez dute lortu eta esan dutenez, orokorrean, zaila ikusten dute oihaletan edo beste gauzetan egon zitezkeen aztarna biologikoetatik DNA ateratzea, konparaketa genetikoak egiteko.

Espainiako Toxikologia Institutuak horrez gain dio “ez dela ezinezkoa bizidun bat erabat degradatzea”, eta exhumazio prozesuetan erabiltzeko protokoloa prestatu du.

Ematen dituzten aholku teknikoen artean, forentseei eskatzen diete zerraldoa aurkitu eta irekitzean ahalik eta gutxien ikutzeko eta hilkutxa oso osorik Madrilera bidaltzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea