Gizartea -

Ezbeharra

4 pertsona hil dira eta 2 larri zauritu Bartzelonan, istripu batean

Hildakoak 18 urteko lau neska gazte dira. Beste lagun bat arin zauritu da ezbeharrean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

18 urteko lau neska gazte hil dira, beste bi lagun larri zauritu dira eta hirugarren batek zauri arinak egin ditu ostiral eguerdi honetan Vilafranca del Penedès udalerrian (Bartzelona) izan den zirkulazio istripuaren ondorioz.

Kataluniako trafiko zerbitzuak jakitera eman duenez, ezbeharra 13:05ean izan da, C-15 errepidean, Vilafranca parean.

Lau neskak 4 x 4 ibilgailu batean zihoazen, eta, oraindik ezagutzen ez dituzten arrazoiengatik, kontrola galdu dute bai 4 x 4 ibilgailuak eta baita beste turismo batek ere. Horren ondorioz, segurtasun hesiaren kontra egin du turismoak, eta nesken ibilgailua kontrako errepidean sartu da. Han hirugarren auto batekin egin du talka.

4 x 4 ibilgailuan zihoazen lau neskak hil egin dira, eta hirugarren auto horretako gidaria oso larri zauritu da. Berarekin zihoan laguna ere larri dago, eta hesiaren kontra jo duen ibilgailuko gidariak zauri arinak izan ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea