Gizartea -

Bizkaia

Ospitalera eraman dituzte bi heldu eta adingabe bat Santurtziko etxe bateko sutean kea arnastuta

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, sutea 01:15ak aldera piztu da, Santurtziko Mendi Alde kaleko etxebizitza bateko sukaldean, argitu gabeko arrazoiengatik.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi helduk eta adingabe batek arnas arazoak izan dituzte eta, horren ondorioz, ospitalera eraman behar izan dute, euren etxebizitzan piztutako sute batean kea arnastuta, Santurtzin.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, sutea 01:15ak aldera piztu da, Santurtziko Mendi Alde kaleko etxebizitza bateko sukaldean, argitu gabeko arrazoiengatik.

Sutearen ondorioz, bizilagunak etxetik irtenarazi behar izan dituzte, eta heldu bi eta adingabe bat Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte, arnas arazoak jota.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Santurtzi Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak