Gizartea -

TRAFIKOA

25 urteko mutil bat hil da Ahetzen izandako moto istripuan

Auto baten kontra jo du, eta tokian bertan hil da. Autoaren barruan beste bi gazte zihoazen, 27 eta 30 urtekoak, eta horiek onik daude.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

25 urteko mutil bat hil da, bart, Ahetzen (Lapurdi) izandako moto istripuan. Gendarmeek zabaldutako informazioaren arabera, auto baten kontra jo du motoak, eta istripuaren lekuan bertan zendu da gidaria.

Autoaren barruan beste bi gazte zihoazen, 27 eta 30 urtekoak, eta horiek onik daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Iparraldea Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Lapurdi Trafiko istripuen biktimak