Gizartea -
Sua
Hiru pertsona artatu dituzte Donostiako Antigua auzoan piztutako sute batean kea arnasteagatik
Ezbeharra 14:15 aldera gertatu da, Antonio Arzak kaleko 4. zenbakiko bigarren solairuan, eta kalte material handiak eragin ditu.
Agentziak | EITB Media
Hiru pertsona artatu behar izan dituzte Donostiako Antigua auzoko Benta Berriko etxebizitza batean piztutako sute batean kea arnasteagatik, Udaleko iturriek eta suhiltzaileek jakitera eman dutenez.
Ezbeharra 14:15 aldera gertatu da, Antonio Arzak kaleko 4. zenbakiko bigarren solairuan, eta kalte material handiak eragin ditu.
16:00etan sua itzalita geratu den arren, suhiltzaileek bertan jarraitzen dute, badaezpada. Udalak beste bizileku bat eskaini die istripua izan duen etxebizitzako bizilagunei, baina horiek senideren baten etxera joatea erabaki dute.
Sutea zerk eragin duen ikertzen ari dira.