Gizartea -

GERTAKARIA

Arrantzale bat hilda topatu dute Jaizkibel inguruan, Hondarribian

Atzo iluntzean atera zen itsasora, eta goizean, etxera itzultzen ez zela ikusita, bilaketa lanak hasi dituzte. 15:30 inguruan, hilda aurkitu dute, eta Pasaiako portura eraman dute gorpua.

Erreskate taldeko kide bat, gaur, Hondarribian. Argazkia: Euskadiko Suhiltzaileak
Erreskate taldeko kide bat, gaur, Hondarribian. Argazkia: Euskadiko Suhiltzaileak
Erreskate taldeko kide bat, gaur, Hondarribian. Argazkia: Euskadiko Suhiltzaileak

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

67 urteko arrantzale bat hilda aurkitu dute gaur arratsaldean Jaizkibel inguruko uretan, Hondarribia parean. Antza, askotan egin ohi zuen bezala, atzo ilunabarrean atera zen itsasora, eta itzultzen ez zela eta, haren etxekoek abisua eman diete larrialdi zerbitzuei.

Goizeko lehen orduan, bilaketa lanak abiatu dituzte, eta 15:30 inguruan topatu dute gorpua itsasoan.

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko. Arrantzalearen gorpua Pasaiako portura eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoa Hondarribia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak