Gizartea -
Ezbeharra Gipuzkoan
18 urteko mutil bat hil da Anoetako geltokian, trenak harrapatuta
Ezbeharra 21:00ak aldera gertatu da. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, baina lehen datuen arabera, istripua izan da. Gazteak patinete elektrikoan zeharkatu du trenbidea, eta ez da konturatu trena zetorrela.
EITB Media
18 urteko mutil bat hil da iluntzean Anoeta udalerriko (Tolosaldea) tren geltokian, trenak harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Ezbeharra 21:00ak aldera gertatu da. Larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ezer egin gaztearen bizitza salbatzeko, eta bertan zendu da.
Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, baina lehen datuen arabera, istripua izan da. Gazteak patinete elektrikoan zeharkatu du trenbidea, eta ez da ohartu trena zetorrela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea