Gizartea -

Iragarpena

Eguzkia eta giro epela nagusia izango dira aste hasieran EAEn

Tenperaturak ere lagunduko du eta igoko da, 22-24 gradu inguruko maximoekin.

Zeruak oskarbi egongo dira astelehenean eta asteartean. Argazkia: Lorentxo Portularrume.
Eguraldia | Egunak eguzkitsu joango dira aste hasieran
Zeruak oskarbi egongo dira astelehenean eta asteartean. Argazkia: Lorentxo Portularrume.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehenean giro atsegina izango dugu bueltan. Aurreko egunetako ezegonkortasuna desagertuko da eta goizean goiz hodeiak desegingo dira. Hortik aurrera zerua hodei gutxirekin geratuko zaigu. Tenperaturak ere lagunduko du eta igoko da, 22-24º inguruko maximoekin. Asteartearen hasieran zerua hodei gutxirekin egongo da eta eguraldi argia espero da, goizean goizeko lanbro eta behe-lainoak desagertu ostean. Horrela mantenduko da zerua arratsalde-gau partera arte; orduan itsasotik hodeiak ugarituz joango dira. Tenperaturak gora egiten jarraituko du eta maximoak 25º-ren bueltan egongo dira hainbat tokitan. Azken orduetan hodeitza handiak zirimiri apur bat utzi dezake mendebal eta kantaurialdeko zenbait lekutan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea