Gizartea -

Euskal Kazetaritza Sariak

Pablo Gonzalezek jaso du Adierazpen Askatasunaren Jose Maria Portell saria

Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak salatu dute Gonzalez inkomunikazio erregimenean dagoela Polonian espetxeratuta eta oraingoz ez direla ezagutzen egozten zaizkion delituak.

Pablo Gonzalez kazetari euskal-errusiarra. Artxiboko irudia: EITB Media
Pablo Gonzalez kazetari euskal-errusiarra. Artxiboko irudia: EITB Media
Pablo Gonzalez kazetari euskal-errusiarra. Artxiboko irudia: EITB Media

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polonian zazpi hilabete espetxeratuta daramatzan Pablo Gonzalez kazetari euskal-errusiarrari eman diote 2022. urteko Euskal Kazetaritza Sarien Adierazpen Askatasunaren Jose Maria Portell Saria, Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak jakinarazi dutenez.

Bi erakundeek salatu dute Gonzalez inkomunikazio erregimenean dagoela Polonian espetxeratuta eta oraingoz ez direla ezagutzen egozten zaizkion delituak. "Egoera irregularra, gure lanbidean aritzeko beharrezkoak diren giza eskubideen eta adierazpen askatasunaren aurkakoa", nabarmendu dute.

Pablo Gonzalezen giza eskubideak errespeta daitezela eskatu dute Euskal Herriko prentsako zuzendariek

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Gizartea Gaurko titularrak Eguneko albisteak Kazetaritza albisteak Polonia