Gizartea -

Hamaika hilketa

Giza haragia eta begiak saltzen zituen gizonezkoa atxilotu dute Txinan

Haragia saltzeko modukoa ez bazen, txakurrei ematen zien. Hezurrak, berriz, zabor-poltsetan sartu eta etxean gordetzen zituen.

Erdakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamaika nerabe ustez hil zituen gizonezkoa atxilotu du Txinako Poliziak. Tokiko komunikabideen arabera, biktimen erraiak ostrukaren haragia izango balitz jarri zituen hiltzaileak merkatuan salgai. Nerabeen begiak, berriz, likore botiletan gorde zituen.

Poliziak abiatutako ikerketari esker, DNAren analisia barne, Zhang Yongming, 56 urtekoa, atxilotu dute azkenik. 1979. urtean heriotza-zigorra ezarri zioten, baina zigorren murrizketak egin zizkioten, eta, 1997. urtean, aske utzi zuten.

Gizonezkoa atxilotu ostean, honen etxean nerabe baten kredito txartela eta telefono mugikorra aurkitu zuten. Biktimen senitartekoek azaldu dutenez, nerabeek hiltzailearen etxetik hurbil bakarrik ibiltzeko ohitura zuten.

'Gizajale munstroa'

'Gizajale munstroa' izena jarri dioten gizon honek hainbat hilketa egin ostean gorpuzkiak zatitu zituen eta salgai jartzen ez zuen haragia txakurrei ematen zien. Hezurrak, ordea, zabor-poltsetan sartu eta etxean gordetzen zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea