Gizartea -
Donostian
Hiru ikasle auzipetu dituzte beste bati eskola-jazarpena egiteagatik
Fiskaltzaren arabera, hiru auzipetuek, ustez "kolpeak" ematen zizkioten klase artean, hau da, "irakasle aldaketa egiten zenean".
Erredakzioa
Donostiako ikastetxe bateko 14 urteko hiru ikasle auzipetu dituzte ikaskide bati eraso egitegatik. Biktimarentzat eskolara joatea "tortura" bilakatu zen. Horiei gizartearen onerako lanak ezartzeaz gain, biktimarentzat kalte-ordainak eskatu ditu Fiskaltzak eta ikastetxea "arduradun jotzea". Hiru adingabeentzat gizartearentzat lan egiteko zigorra eskatzen du Fiskaltzak. Halaber, biktimarentzat kalte-ordainak eskatu dituzte eta ikastetxea "arduraduntzat jotzea".
Indarkeria giroa "jasangaitza" bilakatu zen biktimarentzat, baita klaseko beste ikasleentzat ere, horregatik, "azkenean, irakasleari kontatu zioten".
Erasoak 2011 urte amaieran eta 2012 hasieran gertatu ziren, "beti, ikastetxean, eta ia egunero".
Fiskalaren txostenaren arabera, hiru auzipetuek ustez "nahita eta kontzienteki" jotzen zuten, batik bat "irakasle aldaketa egiten zen unean".
Ustezko erasotzaileetako batek jada 15 urtebete ditu hilabete honetan. Ia beti "seiko taldean jokatzen zuten", horietako hiruk, 14 urte baino gutxiago dituzte, horregatik, Fiskaltzak ezin ditu auzipetu.
Ustez, "denek batera eta behin eta berriro jotzen zuten biktima, eta, batzuetan, lurrera erori ere egiten zen. Kolpeek zauriak egin zizkioten batzuetan, eta negarrez amaitu zuen askotan". Hori dela eta, ikaskideak eta irakasleak ere ohartzen zirela ondorioztatu du txostenak.
Honengatik guztiagatik, biktimak "lo egiteko arazoak izan zituen, ilea erori zitzaion eta ikasketa mailan eragina izan zuen". Ondorioz, gazteak "erasotzaileekin topatzeko beldurra du, eta laguntza psikologikoa behar du".