Gizartea -

Jazoera

42 urteko gizon baten heriotza ikertzen ari dira Zornotzan

Ostiral honetan Zornotzako etxebizitza batean hilik aurkitutako gizonezko baten heriotza argitzeko ikerketa abiatu du Ertzaintzak. Gizona itota hil omen zen, baina argitzeko dago heriotza naturala edo indarkeriazkoa izan ote den.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiral honetan Zornotzako etxebizitza batean hilik aurkitutako gizonezko baten heriotza argitzeko ikerketa abiatu du Ertzaintzak. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 42 urteko gizonaren gorpua ostiralean aurkitu zuten, datu gehiagorik zabaldu gabe. Ertzaintza auzia ikertzen ari da, Durangoko Epaitegiarekin elkarlanean.

El Correo kazetak argitaratu duenez, haren lankide batek aurkitu zuen hilotza, ostiral arratsalde honetan, haren ohean. Autopsiaren arabera, gizona itota hil zen, baina argitzeko dago heriotza naturala edo indarkeriazkoa izan ote den.

Hildakoa Madrilen bizi zen, eta tentsio handiko dorreen instalakuntzan lan egiten zuen. Horregatik, hain justu, zegoen Zornotzan, familiak aipatutako kazetari jakinarazi dionez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Zornotza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Durangaldea gaur