Gizartea -

EZBEHARRA

18 urteko gazte bat hil eta lau lagun larri zauritu dira Larresoron izandako auto istripuan

06:00ak baino lehenxeago, errepidetik irten eta zuhaitz baten kontra jo du bost gazteak zihoazen autoak. Barruan harrapatuta geratu dira eta suhiltzaileek atera behar izan dituzte.

Polizia istripua izan den lekuan. Argazkia: Aitor Zabaleta | EITB Media
Polizia istripua izan den lekuan. Argazkia: Aitor Zabaleta | EITB Media
Polizia istripua izan den lekuan. Argazkia: Aitor Zabaleta | EITB Media

EIDER JAUREGI OIARTZABAL | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

18 urteko neska gazte bat hil da Larresoron (Lapurdi) eta lau lagun larri zauritu dira goizeko lehen orduan izan den auto istripuan.

06:00ak baino lehenxeago, errepidetik irten da bost gazteak zihoazen autoa, bihurgune batean, eta zuhaitz baten kontra jo du bortizki.

Bost lagunak barruan harrapatuta geratu dira eta suhiltzaileek lan gogorra izan dute bertatik ateratzeko.

Gazteetako bat lekuan bertan hil da eta beste laurak larri eraman dituzte ospitalera. Horietako bat bihotz-biriketako geldialdian.

Poliziak ikerketa ireki du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Iparraldea argazkiak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Lapurdi Gazteak gaur Errepideko istripuen biktimak