Gizartea -

Eskaria Udalari

PPk Leioako Umore Azokako argazki 'lizun' batzuk kentzea eskatu du

Haur-parke batetik gertu dauden argazki batzuk dira. Horietan pailazoak ageri dira "keinu lizunak" egiten.

Polemika eragin duen argazkietako bat. Argazkia: miojomorado.blogspot.com
Polemika eragin duen argazkietako bat.
Polemika eragin duen argazkietako bat. Argazkia: miojomorado.blogspot.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPk Umore Azokako egitarauaren barruan kalean jarri dituzten argazki "lizun" batzuk kentzea eskatu dio Udalari. Udalak antolatutako Umore Azokaren baitan hainbat ekintza egin dituzte eta tartean dago pailazoen argazkien erakusketa.

"Hiru irudi dira, argazki handi horietan sexu esplizitua ikusten da", adierazi du Xabier Olabarrieta Leioako Udaleko PPren bozeramaileak agiri batean.

Erakusketa ekainaren 17an amaituko da eta ordura arte udaletxe aldamenean egongo da, haur-parke batetik gertu.

Olabarrietaren esanetan, "argazki horiek ez dira publikoki erakusteko, are gutxiago haur-parke baten inguruan". Leioako PPk iragan osteguneko osokoan egin zion eskaria EAJ buru duen Udalari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea