Gizartea -

Azaroak 1

Santu Guztien eguna, udal hilerrien ordutegia

Gasteiz, Bilbo, Donostia eta Iruñeko udal hilerriek azaroaren 1ean izango duten ordutegia argitaratu dute.

Donostiako Polloe hilerria. Argazkioa: EiTB
Donostiako Polloe hilerria. Argazkioa: EiTB
Donostiako Polloe hilerria. Argazkioa: EiTB

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azaroaren 1ean Santu Guztien eguna da, eta hilerrietara joateko ohiturari jarraituz, jende andana bilduko da hilerrietan, hildako pertsonak gogora ekartzeko.

Jaieguna izan arren, hilerriek ateak irekiko dituzte gure artean ez dauden pertsonak bisitatu nahi dituztenentzat. Hilerri batzuek eguneroko ordutegia mantenduko dute, baina beste batzuek ohikoa luzatuko dute, bisitariek bertaratzeko aukera gehiago izan ditzaten.

Bizkaiko hiriburuaren kasuan, Bilboko hilerriak ohiko ordutegia mantenduko du, 08:00etatik 18:00etara, eta Deustuko hilerriaren ordutegia, larunbat horretan, 08:00etatik 18:00etara luzatuko da. Bilboko Udalak garraio publikoa erabiltzea eta puntako orduak ekiditea gomendatu du, pilaketak saihesteko.

Bestalde, Donostian, horrelako egun berezietan garraio publikoa erabiltzeak duen garrantzia gogorarazi du Udalak. Polloe eta Altzako hilerriak 09:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik, eta Igeldokoak ordutegi irekia izango du. Horietara joateko autobusak honako hauek dira:

- Polloe: 9, 24, 27 eta 41.

- Altza: 13, 24, 27, 31 eta 38.

- Igeldo: 16.

Gasteizko El Salvador eta Santa Isabel udal hilerriek ordutegi berezia izango dute: 09:00etatik 20:00etara.

Iruñean, San Jose udal hilerria 08:00etan irekiko da, eta ate nagusia 19:00etan itxiko da, baina beste ateak 18:30ean itxiko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Donostia bideoak Iruñea azken orduko berriak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea