Gizartea -
Iruña
Amaginarrebari bankuko txartela kendu eta iruzur egitea egotzi diote
Poliziak gizonezko bat identifikatu du Iruñean, ustez, amaginarrebari bankuko txartela kendu eta 2.600 euroko ordainketak egiteagatik.
Erredakzioa
Espainiako Poliziak 38 urteko gizon bat identifikatu du, ustez amaginarrebari iruzur egin diolako. Antza, bankuko txartelak kendu eta hainbat ordainketa egin zituen.
Amaginarrebaren bi txartel erabiliz 2.600 euroko ordainketak egin izana leporatu diote gizonari. Gertakaria 2011ko abenduan salatu zuten Iruñean.
Biktimak, ezezagunek bere txartelak erabiliz kutxazainetan hainbat ordainketa egin zituztela salatu zuen. Poliziak martxan jarritako ikerketaren arabera, salaketa ipini zuen emakumearen suhia da ustezko iruzurgilea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea