Gizartea -

Gau Beltza

Zabaldu ateak eta sartu gurekin Tolosako Elosegi parkeko beldurrezko ibilbidean

Aktibatu soinua eta sakatu bideoaren 'Play' botoia eitb.eus-ekin batera Tolosako Elosegi parkeko beldurrezko ibilbidean barrena egiteko. Beldurgarria!

Sakatu bideoaren 'Play' botoia beldurrezko ibilbidean barrena egiteko
Sakatu bideoaren 'Play' botoia beldurrezko ibilbidean barrena egiteko
Beldurrezko ibilbidea Tolosako Elosegi parkean zehar

2:25

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gau Beltza edo Arimen Gaua ate joka dugu, eta Tolosako Elosegi parkean, beldurra eta misterioa bizitzeko ekimena izango dute egunotan, euskararekin eta zehazki euskal landa eremuarekin lotura duen tradizio horren magia berreskuratzeko. 

Hain zuzen ere, Galtzaundi euskara taldeak beldurrezko ibilbidea prestatu du urriaren 29tik 31ra, scape room formatuan. Hau da, bisitariek irteera aurkitu beharko dute, hainbat misterio argituz, bide sorginduan barrena.

Bisita txanda guztiak beteta daude dagoeneko; beraz, izena emateko epea itxita dago, baina eitb.eus-ek beldurrezko ibilbide hori etxetik ezagutzeko aukera ematen dizu. Zabaldu ateak, eta sartu gurekin!

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Tolosako berriak EAE albisteak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Defuntuen gaua