Gizartea -

BASO SUTEAK

Gazte bat atxilotu dute Eibarko pinudi batean piztutako sutea eragitea leporatuta

Matxaria auzoan piztu da sua, hainbat baserri dauden inguru batean, arratsaldeko lehen orduan. Gutxienez bi baserri hustu behar izan dituzte. Sutea kontrolpean dute, eta laster itzaltzea espero dute.

Suhiltzaileak lanean, Eibarren. Argazkia: EITB Media
Suhiltzaileak lanean, Eibarren. Argazkia: EITB Media
Kontrolpean dute Eibarko pinudi batean piztutako sutea

0:44

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gazte bat atxilotu dute Eibarko pinudi batean piztutako sutea eragitea leporatuta, EITB Mediak jakin ahal izan duenez. Sutea kontrolpean dute, eta laster itzaltzea espero dute.

Arratsaldeko 16:30etik aurrera, buru belarri aritu dira suhiltzaileak lanean Eibarko Matxaria auzoko pinudietan piztutako sutea itzaltzeko, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Hainbat baserrien artean dago sutea piztu den pinudia, eta badaezpada ere, sutetik gertu dauden gutxienez bi baserritako bizilagunak atera egin dituzte.

Ertzaintzak ikerketa ireki du sutea nondik nora piztu den argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Gipuzkoa Eibar Euskal Autonomia Erkidegoa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak