Gizartea -

asturias

Emakume bat atxilotu dute Gijonen, 6 urteko alaba etxean hilik topatu ondoren

Adingabeak barbiturikoak hartu omen zituen, eta horren ondorioz hil zen.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat atxilotu dute astelehen goizaldean Gijongo Gaspar Garcia Laviana etorbideko bere etxean, sei urteko alaba hilda aurkitu ostean, Poliziak Europa Pressi jakinarazi dionez.

Adingabeak barbiturikoak (sendagai lasaigarriak) hartu omen zituen, eta, ondorioz, hil egin zen. Neskaren gorpua ohe gainean zegoen hilda, Polizia Nazionaleko agenteak etxebizitzara iritsi direnean.

Ama etxean zegoen agenteak iritsi direnean, eta ospitalean dago orain. Polizia Nazionalak gain hartu du ikerketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Asturias azken ordukoa