Gizartea -

EHU

11.000 ikaslek selektibitatea hasi dute EAEn eta Nafarroan

EAEn 8.313 pertsonak egingo dute, eta, Nafarroan, 2.710ek. Guztira, 3.762k egingo dute euskaraz.

Azterketak gaur, bihar eta etzi egingo dituzte. EITB
Azterketak gaur, bihar eta etzi egingo dituzte. EITB
Urduritasuna izan da nagusi, selektibitatearen lehen egunean

01:46

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurten Batxilergoa bukatu duten 11.023 ikaslek unibertsitatean sartzeko selektibitate probak hasi dituzte. Horietako 3.762k euskaraz egingo dute. Probek ostirala arte iraungo dute.

EAEn, 8.313 pertsonak egingo dute proba, Bizkaiko, EHUren Gipuzkoako eta Arabako egoitzetan.

Ikasle horiei, gainera, lanbide heziketa egin duten eta selektibitateko fase espezifikoa egin behar duten beste 698 ikasle gehitu behar zaizkie. Beste 300 ikaslek nota igotzeko egingo dute berriz proba.

5.168 ikaslek gaztelaniaz egingo dituzte azterketak, eta 3.145ek, berriz, euskaraz.

Araban 1.134 ikaslek egingo dute selektibitate proba, Bizkaian 4.052k (iaz baino % 3,9 gutxiago) eta Gipuzkoan 3.127k (% 2 gutxiago).

NAFARROA

Foru erkidegoan, 2.710 ikaslek egingo dute azterketa, iaz baino 97 gehiago, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Iruñeko eta Tuterako campusetan.

Horietatik 1.559 (% 57,52) emakumezkoak dira, eta 1.151 (% 42,47), aldiz, gizonezkoak. 2.093k gaztelaniaz egingo dute, eta 617k euskaraz.

Azterketek bi fase dituzte: bat halabeharrezkoa, eta beste bat espezifikoa. Azken hori, borondatezkoa da eta nota hobetzea du helburu.

Ikasle gehienek (2.345) fase orokorra eta espezifikoa, biak ala biak, egingo dituzte, 122k fase orokorra baino ez, eta 243k espezifikoa bakarrik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea