Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Bide segurtasuna, Castro Urdialeseko hilketa eta 2023ko aurrekontuak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Instituzioek eta hainbat erakundek, tartean EITBk, Bide Segurtasunaren Aldeko Ituna sinatuko dute.
A-1ean gertatutako istripu bat.
Instituzioek eta hainbat erakundek, tartean EITBk, Bide Segurtasunaren Aldeko Ituna sinatuko dute.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 4, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Bide Segurtasuna: EAEko instituzio nagusiek eta hainbat erakundek, tartean EITBk, Bide Segurtasunaren Aldeko Euskal Ituna sinatuko dute.

- Castro Urdialeseko hilketa: Gaur abiatuko da Kantabriako Auzitegian Castro Urdialesen bikotekide bilbotarra hil eta zatikatu zuen emakumearen kontrako epaiketa. Gizonaren garezurra akusatuak lagun baten etxean utzitako kutxa batean aurkitu zuten.

- 2023ko aurrekontuak: Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak datorren urterako kontuak izapidetzen jarraituko dute. Nafarroan, gaur iritsiko da Parlamentura Aurrekontuen Foru Proiektua. Bestalde, Jaurlaritzako sailek euren partiden nondik norakoak azaltzen jarraituko dute. Gaur Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikak, Hezkuntza eta Merkataritza eta Kontsumo sailen txanda izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Eusko Jaurlaritza berriak Epaiketak bideoak Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Parlamentuko albisteak Aurrekontu Publikoak 2024 Nafarroako Aurrekontuak Errepideko istripuen biktimak