Gizartea -

Gasteiz

Marihuana usainak salatuta

Emakume batek 52 marihuana landare zituen etxean, eta auzokideek salatu egin zuten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 23 urteko emakume bat atxilotu zuen atzo Gasteizen, droga-trafikoa egotzita, haren etxebizitzan 52 marihuana landare atzeman eta gero.

Herrizaingo Sailak azaldu duenez, atxiloketa 19:30ean egin zuten, Sansomendi auzoan. Hainbat auzokidek Ertzaintzara deitu zuten, etxebizitza batean marihuana usain handia zegoelako.

Patruila bat hara bertaratu zen, eta kiratsa atalondotik ere atzematen zela egiaztatu zuten.

Hori horrela, agenteek emakumearen etxebizitzara deitu zuten, eta horrek aitortu egin zien hainbat marihuana landare zituela, baina berak kontsumitzeko.

Ertzainak barrura sartu ziren, eta 52 marihuana landare topatu zituzten: 36 loreontzitan, eta 16 lehortegi batean zintzilik.

Gainera, emakumeak hainbat azpiegitura ei zituen, landareak hazi eta manipulatzeko. Horrenbestez, atxilotuta eraman zuten, droga-trafikoa egotzita.

Polizia-etxean izapideak bukatu eta gero, aske utzi zuten, baina eskatutakoan epailearenera joateko aginduarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea