Gizartea -

Valentzian

Anestesiak efekturik egin ez, eta 15.000 euro eman beharko dizkiote

Valentziako Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du ospitaleak "arduragabekeriaz jokatu zuela", ondorioz; 15.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Valentziako Osasun Kontseilaritzak eta aseguru-etxe batek 15.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diote emakume bati, hernia baten ebakuntzan jarritako anestesiak efekturik egin ez ziolako.

Administrazioarekiko Auzietako Salaren epaiaren arabera, "frogatuta" gelditu da ospitaleak "arduragabekeriaz jokatu zuela", hala ere, helegitea jar daiteke.

61 urteko emakumeari ebakuntza egin zioten hernia batengatik Valentziako La Malvarrosa ospitalean, 2004ko martxoan. Ebakuntzarako anestesia bizkarrezurraren bitartez jarri zioten, baina emakumeak mina sentitzen zuela adierazi zuen. Orduan, anestesia lokala jarri zioten, baina ebakuntza ez zen bertan behera gelditu. Horregatik, gaixoak, erreklamazioa jarri zuen.

Epaiak adierazten du jarritako anestesia, emakumearen ebakuntzarako egokia izan zela, baina kasuen % 17tan ez dela nahikoa.

Ebakuntzak eraginda, emakumeak neurosia du eta trauma-ondoko estresa garatu du. Ebakuntzekiko fobia diagnostikatu diote eta beldurra, itoaldia, tentsioa, lo egiteko arazoak eta amets gaiztoak ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea