Gizartea -
Istripua
28 urteko motorzale bat hil da Isaban
Istripua El Ferial aterpetxe parean gertatu da eta 28 urteko motorzale bat hil da.
Erredakzioa
28 urteko Frantziako motorzale bat hil da Isaban (Nafarroa), El Ferial aterpetxe parean, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.
Ezbeharra asteazken honetan izan da, 11:20etan, NA-137 errepideko 52. kilometroan. Istripua gertatu den unean, gaztea motorzale talde batekin zihoan. Motorra errepidetik atera eta hesi baten aurka talka egin du.
Isabako medikuak berretsi du heriotza eta Guardia Zibila gertatutakoa ikertzen ari da.
Nafarroako SOS Deiakek 11:00etan jaso du deia eta anbulantzia bat, mediku bat eta helikoptero bat bidali duten arren, ezin izan dute ezer egin motorzalearen bizitza salbatzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea