Gizartea -

EZBEHARRA

24 urteko gazte bat hil da auto-istripuz, Baionan

Atzo arratsaldean istripu bortitza izan zuten bi autok Grand Basque etorbidean eta hiru pertsona ospitaleratu behar izan zituzten. Bertan hil da 24 urteko gaztea. Urtea hasi zenetik 15 gazte hil dira jada Ipar Euskal Herriko errepideetan.

A.S.-E.J. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

24 urteko neska bat hil da Baionako ospitalean, atzo arratsaldean izandako auto-istripu baten ondorioz.

17:15 aldera, bi ibilgailuk elkar jo zuten, bortizki, Baionako Grand-Basque etorbidean eta bost pertsona artatu behar izan zituzten larrialdi zerbitzuek. Bost pertsona horietatik hiru ospitalera eraman zituzten eta gaur jakin da horietako bat, 24 urteko gaztea, hil egin dela.

Baionako komisaldegiko poliziak ikerketa ireki du gertatutakoa argitzeko. Lehen zantzuen arabera, kolpesa bortitza izan zen eta oraindik ezin izan diete beste zauritutakoei galderarik egin.

Azken istripu honekin, aurten, 21 pertsona hil dira jada Ipar Euskal Herriko errepideetan, gazteak gehienak: 15 hildako 18 eta 24 urte bitarteko gazteak ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Iparraldea argazkiak Baionako bideoak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Trafiko istripuen biktimak