Gizartea -

Araban eta Bizkaian

Zazpi atxilotu, pasaporte faltsuekin egoitza-baimena eskatzeagatik

Beste 35 pertsona ere atxilotu dituzte Estatuko beste leku batzuetan. Nigerian lapurtutako 8.000 pasaporte txuri (daturik eta argazkirik gabe) erabili zituzten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak zazpi lagun atxilotu ditu Araban eta Bizkaian, eta beste 35 Espainiako leku batzuetan, Nigerian lapurtutako 8.000 pasaporte txuritan (daturik eta argazkirik gabe) datu faltsuak jarri eta egoitza-baimena eskatzeagatik.

Poliziak agiri batean azaldu duenez, Bizkaian lau pertsona atxilotu dituzte, eta Araban, hiru.

Atxilotu guztiei dokumentuak faltsutzea leporatzen diete. Lapurtutako pasaporteak erabili zituzten haien egoera erregularizatzeko.

2012 hasieran, Nigeriako agintariek zerrenda bat argitaratu zuten eta mundu osoko estatu guztiei igorri zieten, lapurtutako 8.000 pasaporteen berri emanez. Nigerian dokumentuak faltsutzeaz arduratzen den talde batek lapurtu omen zituen pasaporteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea