Gizartea -

Gabonak

Hauek izango dira Hego Euskal Herriko hiriburuetako Gabonetako argien aldaketak

Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Iruñean Gabonetako argiak, zenbait aspektutan, murriztu egin dira; ordutegian, egutegian, bonbilla kopuruan edota gastuan.

Argazkia: J. Alberto Martin
Argazkia: J. Alberto Martin
Argazkia: J. Alberto Martin

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gabonak iristear daude, eta Hego Euskal Herriko lau hiriburuek data berezi horietarako prestaketekin jarraitzen dute. Hiritarrak ez dira argindarren igoeraren kaltetu bakarrak; udaletxeak egoera berri horretara egokitu behar izan dira, eta Gabonetako argiak, alor batzuetan, murriztu dituzte.

Gasteizen, guztira, 1.204.902 bonbilla erabiliko dizute hiri guztia argiztatzeko, eta gastu energetikoaren % 20 aurreztea espero dute. Bonbilla guzti horien kostua aurreko urtekoaren berdina izango da; 140.250 €. Egutegiak aurreko urteetan egindako aurrerapenarekin jarraituko du, eta azaroaren 26an piztu dituzte argiak. Ordutegiari dagokionez, astegunetan, 18:00etatik 22:00etara egongo dira piztuta, aurreko urtean baino ordu bat gutxiago, eta asteburuetan eta urtarrilaren 5ean, berriz, ordu berdinean piztu, baina 01:00etan itzaliko dira.

Gabonetako argiak piztu dituzte dagoeneko Gasteizen
Gabonetako argiak piztu dituzte dagoeneko Gasteizen
Gabonetako argiak piztu dituzte dagoeneko Gasteizen

0:30

Bilbo hiriari dagokionez, aldaketa nagusia ordutegiaren egonkortasunean dago, hau da, argiak pizteko ordutegia berdina izango da piztuko diren egun guztietan. Guztira 1.350.000 bonbilla jarriko dira. Egutegiak ere astebeteko murrizketa jasan du. Gastu energetikoari erreparatuta, aurreko urtearekiko % 16,7ko jaitsiera aurreikusten dute; aurreko urteko 3.000 euroak 2.500era jaistea espero dute.

Bilbok Gabonetako argiak piztu ditu
Bilbok Gabonetako argiak piztu ditu
Bilbok Gabonetako argiak piztu ditu

0:44

Donostiaren kasuan, ez da aldaketa handirik egin. Bonbilla kopurua aurreko urtekoaren berdintsua da, eta antzerako gastua suposatuko dute bai bonbillek, bai energiak. Aldaketa nagusia egutegian eta ordutegian izango da; astebete beranduago piztuko dira argiak, eta astegunetan, ordubete gutxituko da. Azken hori Udalak eredu izateko egin du, hiritarrek ikusteko beraiek ere moldaketak egin behar izan dituztela energiaren kostu altuari aurre egiteko.

Donostiak Gabonetako argiak piztu ditu, su artifizialen ikuskizuna lagun
Donostiak Gabonetako argiak piztu ditu, su artifizialen ikuskizuna lagun
Donostiak Gabonetako argiak piztu ditu, su artifizialen ikuskizuna lagun

0:44

Iruñean, bonbillek orduko 17,2KW-eko kontsumoa izango dute, eta guztira, 215.000 € kostatu dira, aurreko urtean baino % 23,1 garestiago. Gastu energetikoari dagokionez, ez da 1.000 eurora iritsiko. Egutegiak eta ordutegiak ez dute aldaketarik jasan aurreko urtearekiko; guztira, 39 egun egongo dira piztuta argiak.

Iruñeak gabonetako argiak piztu ditu
Iruñeak gabonetako argiak piztu ditu
Iruñeak gabonetako argiak piztu ditu

0:44
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Gasteizko Udala albisteak Donostiako Udala albisteak Bilbo gaur Donostia bideoak Iruñea azken orduko berriak Albisteak Nafarroa EAE Gabonak Gizartea Gaurko titularrak Gasteiz albisteak Gaurko azken ordukoa Iruñeko Udala azken ordukoa