Gizartea -

Zirkulazioa

Auto ilara luzeak amaituta AP-8an, Irun parean

Behobiarako noranzkoan errei bat itxi dute arratsaldean, eta ilarak izan dira bi noranzkoetan.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur arratsaldeko 15:00ak aldera AP-8an, Irun parean, gertatutako bi istripuk auto ilarak eragin dituzte arratsaldeko lehen orduetan zehar.

Bi ibilgailuren arteko istripu baten ondorioz, errei bat itxi dute aipatutako errepideko 6. puntu kilometrikoan, Kantabriarako noranzkoan. Behobiarako norabidean ere, beste istripu batek trafikoa moteldu du.

Ondorioz, bi kilometroko ilarak izan dira arratsaldeko lehen orduetan, bi noranzkoetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan Trafikoa Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Eguneko albisteak Irun albisteak gaur Albisteak AP8