Gizartea -

EAEko datuak

42.000 pertsonak jo zuten Caritas Euskadira 2011n

“Egun Euskadin dagoen pobrezia inoiz baino zabalagoa, sakonagoa eta kronikoagoa” dela salatu du Gobernuz Kanpoko Erakundeak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

42.000 pertsona artatu ditu 2011n zehar Caritasek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (erdiak baino gehiago Gipuzkoan), gaur EAEko hiru hiriburuetan aurkeztu dituzten datuen arabera. “Egun Euskadin dagoen pobrezia inoiz baino zabalagoa, sakonagoa eta kronikoagoa da”, salatu dute.

Txostenaren arabera, Caritasek 5.206.272 euroko laguntzak eman ditu, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 42.000 pertsonaren oinarrizko beharrizanak asetzeko. Lurraldez lurralde, Caritasek 24.619 pertsona artatu zituen 2011n Gipuzkoan, krisiaren hasieran baino % 50 gehiago, eta 2.343.571 euro bideratu zituen zuzeneko laguntzen bidez bizibidea eta etxebizitza bermatzeko.

Bestalde, Bizkaian, Caritasek 13.464 pertsonari eman zien laguntza, 2010ean baino % 5,4 gehiagori eta 2007an (krisia hasi aurretik) baino ia 4.000 pertsona gehiagori. Txosten horren arabera, Bizkaian pobreen profila hau da: emakumezkoa (% 58,3), atzerritarra eta 31 eta 45 urte artekoa. Hala ere, Bizkaiko Caritasek artatutako hamar pertsonatik lau Europar Batasuneko herritarrak zirela nabarmendu du.

2011n, Araban 3.604 pertsona artatu zituen Caritasek, horretarako 854.000 euro zuzenduta. Lurralde horretan laguntza eskatu zuten gehienak emakumezkoak (% 58,9), gazteak eta etorkinak (% 78) ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea