Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Euskadi Irratiak 40 urte, Usansoloren desanexioa eta "Fair Saturday" jaialdia

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Julian Beloki, gaur 40 urte
Julian Beloki, gaur 40 urte
Julian Beloki, gaur 40 urte

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 23, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Euskadi Irratiak 40 urte: Urteurren berezia ospatuko du gaur Euskadi Irratiak. Gaur 40 urte abiatu zuen bere ibilbidea hedabide publikoak, eta programazioaren zati bat kaletik egingo dute, entzuleekin zuzen-zuzenean egoteko.

- Usansoloren desanexioa: Bizkaiko Batzar Nagusiek gaur onartuko dute Galdakaoko Udalak Usansolo udalerri independente bihurtzeko egindako eskaera. Gauzak horrela, Bizkaiko 113. udalerria izango da.

- "Fair Saturday" jaialdia: Larunbatean Bilbon egingo den "Fair Saturday" ekitaldia irekitzeko jaia aurkeztuko dute, kontzertu erraldoi bat: Bilboko Udal Banda eta 2.500 laguneko abesbatza musikaren historiako abesti ezagunak jotzen, hainbat gonbidaturekin batera, hala nola Gatibu, Kalakan, Maren eta Afrika Bibang.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Bilbo Gizartea Eguneko albisteak Kultura Albisteak Irratia euskaraz EiTB Kultura