Gizartea -
Zirkulazioa
Auto-ilarak A-8 autobidean, Bilboko noranzkoan, Deban auto batek su hartu ondoren
Ezbeharra 57. kilometroan jazo da, eta lau kilometroko ilarak eragin ditu. Auto batek sua hartu du. Autobidea itxi behar izan dute ordu erdi pasatxo. Bi erreiak berriz zabaldu dituzte dagoeneko.
EITB Media
15: 49aldera, Deban (Gipuzkoa), A-8 autobideko 57. kilometroan, Bilborako noranzkoan, izandako istripu baten ondorioz, errepidea itxi behar izan dute ordu erdi pasatxo, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek eitb.eus-i azaldu diotenez. Inor ez da zauritu ezbeharrean.
Auto batek su hartu du oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, eta gasolioa isuri da errepidera. 16:24 aldera, erreietako bat zabaldu dute, Bilborako noranzkoan, eta 17:50 aldera, bigarrena.
Istripuaren ondorioz, la kilometroko auto-ilarak sortu dira inguru horretan.
Ibilgailuaren sutea itzali eta garbitzaileek gasolioa bidetik kendu dute jadanik.